Irakeko gerraren ondorena

Irakeko poliziak 80 lagun atxilotu ditu Mosulen, atentatuak prestatzen ari zirela leporatuta

Irakeko poliziak 80 lahgun baino gehiago atxilotu ditu gaur goizean Mosulen –Bagdadetik 400 kilometrora–, "Irakeko behin-behineko Gobernuaren azpiegituren aurka atentatuak egiteko prestatzen" ari zirela leporatuta. AEBetako iturri militarren arabera, atxilotu gehienek Saddan Hussein presidente ohiaren jarraitzaileak dira edota Ansar al Islam talde islamiko kurduko kideak.

2003ko abenduaren 4a
13:09
Entzun
Iturri horien arabera, Irakeko poliziak "agiri garrantzitsuak" atzematea lortu du, eta baita arma ugari ere. Halaber, Irakeko Barne Ministerioaren arabera, Bagdad hiriburuko Ur distritoan, okupazio indarrek armategi handi bat aurkitu zuten atzo; granada jaurtigailuak, leherkariak eta mortairuzko ehun granada baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.