Iraken okupazioa

Irakeko tropa gehienak 2008rako ateratzea proposatzen du 'Baker txostenak'

2006ko abenduaren 6a
18:33
Entzun
Alderdi demokratako eta alderdi errepublikarreko kongresistek osatzen duten Irakerako Batzordeak Baker txostena aurkeztu du gaur, eta Irakeko estrategia ez dela egokia diote. Egoera "larritzat" jo, eta okertzen ari dela azpimarratu dute. Hori gainditzeko "ofentsiba demokratikoa" abiatzeko beharra ikusten dute. Gainera, apurka-apurka tropak handik atera behar direla uste dute, eta 2008rako gehienak aterata egotea proposatu.

Batzordeko ordezkari Lee Hamiltonek azaldu duenez, indarkeria areagotzen ari da, eta "AEBen kontrako erasoek jarraitu egiten dute". Guzti horri buelta emateko 79 aholku zehatz ematen zaizkio AEbetako Gobernuari.

Goizean eman diote txostena AEBetako gobernuburu Georde W. Bushi, eta kontutan hartuko duela ohartarazi die honek.

Orain arteko estrategia ez dela batere egokia dio txostenak, eta Irakeko Armadari "ardurak pasatzeko" zenbait neurri proposatzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.