Ali Khameneiek adierazi duenez “AEBak buru duten indar zapaltzaileak herriislamikoen garapenaren beldur dira, eta horregatik Errepublika Islamikoa estutzen ari dira egitasmo nuklearra dela eta”. Khameneik herri islamikoen arteko batasuna eskatu du.
Irango telebista ofizialak zabaldu ditu Khameneiren adierazpenaki. Nolanahi ere, Irango Gobernuko buruzagiak bihar biltzekoak dira naizoarteko komunitatearen eskaera eta hark teknologia nuklearraren inguruan aurkeztutako plana aztertzeko.
Bestalde, "Hezbolaren garaipena”goraipatu du Irango buruzaginagusiak: “Garaipen hori musulmanek herri islamikoen indarrean babestuta garaipena lor dezaketenaren isla da”.
Mundua
Iranek egitasmo nuklearrarekin aurrera jarraituko duela dio Khameneiek
Ali Khamenei Irango buruzagi nagusiak gaur berretsi duenez Teheran jarduera nuklearrarekin aurrera jarraituko du. Nazioarteko komunitateak uranioaren aberastea geldiarazteko eskatu dio Teherango Gobernuari. Hala ere, aiatola nagusiaren hitzetan, “egitasmo nuklearra ez da bertan behera geratuko”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu