Teheranen egindako agerraldi batean Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek ziurtatu duenez Iranek ez du sekula IAEAren akordioa hautsi. Irango presidenteak agertu duenez, IAEAk kamerak dauzka herrialdeko hornikuntza nuklera guztietan bertan egiten dena gainbegiratzeko.
Hori dela eta, honakoa eskatu du Ahmadinejadek: "Iranek gure aukako kanpainaabiatu duten mendebaldeko herrialdeetako hornikuntza nuklearretan zaintza kamerak ezar ditzala eskatzen dio IAEAri". Irango presidenteak ziurtatu zuenez, Irani akordioa haustea leporatzen dioten mendebaldeko herrialdeek ez dituzte IAEAren arauak errespetatzen.
"Iranek bakean bizi nahi du mundu osoarekin baina berdintasunean oinarrituta", azaldu du Ahmadinejadek.
Iran
Irango presidenteak mendebaldeko herrialdeetako instalazio nuklearretan kamerak jartzeko eskatu dio IAEAri
Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek mendebaldeko herrialdeetako hornikuntza nuklearretan zaintza kamerak jartzeko eskatu dio IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziari. Mendebaldeko herrialde horiek IAEAk ezarritako akordioa ez betetzea leporatzen diote Irani eta Ahmadinejad presidenteak ziurtatu egin du herrialdeak ez duela sekula akordioa hautsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu