Mondraberri agerkariak eman du atxiloketaren berri. Informazio horien arabera, Aramaion (Araba) atxilotu dute Mujika kaleko jantzitako poliziek, gaur arratsaldean. Joan den urriaren 17an hasi zen gazteen aurkako epaiketa, baina Goizane Pinedok, Unai Ruiz Pouk eta Idoia Iragorrik bezala, uko egin zion epaiketara joateari. Geroztik, hainbat alditan agertu dira jendaurrean, desobendientzia zibila aldarrikatuz.
2009ko azaroan egindako sarekadaren ondorioz, berrogei gazte epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita. Horietako gehienek torturak salatu zituzten epaile aurrean, eta militantzia politikoa aldarrikatu. Datorren ostegun eta ostiralean egingo dituzte epaiketaren hurrengo saioak, eta urtarrilaren 30 eta 31n azkenengoak.