Iratxe Sorzabal euskal preso politikoaren hiru euroagindu eskaerak, maiatzaren 30ean epaituko ditu Frantziak. Honekin batera Parisko Apelazio Auzitegiak Espainiari galdegindako informazio osagarria iritsi dela notifikatu zioten presoari atzo, zer informazio dagoen zehaztu gabe, ordea.
Martxoaren 28ra arte zuen Espainiak informazioa helarazteko. Galdera zehatzak eginak zizkioten Frantziako epaileek Espainiari. Hala nola, 2001ean Sorzabal atxilotu zutenean zer prozeduraren arabera atzeman zuten, orduan torturak salatu al zituen, eta hala izan bazen, zer prozeduratan, eta zer segida eman zitzaion prozedurari.
Horrez gain, Sorzabalen inkulpaziorako bere deklarazioetaz gain beste zein elementu zuten eskatzen zion Frantziak Espainiari, baita ere, euskal presoak pasatutako Istanbulgo Protokoloaren ondorioez zer zioten Espainiako epaileek.