Naiz-ek jakinarazi duenez, Aralarren gazte erakunde gisara sortu zen Iratzarrik alderdi politiko bat sortu du. "Erregistroarekin, Iratzarrik beste pauso bat ematen du bere eraikuntzan mugimendu politiko eta sozial gisa, modu horretan bere militantziak hartutako erabakia betez", adierazi dute, ohar baten bidez.
Erakunde politiko sortu berriak "Hegoaldeko lurraldeak mantentzen ditu jarduteko eremu moduan". Halaber, gazteria "aktibo eta protagonistaren aldeko apustuari" eusten diola azaldu dute. Iratzarrik ez dio uko egiten "ezkerrekoak eta abertzaleak diren espazio politiko berriak, alternatiboak eta aniztunak sendotzeari eta sortzeari".