IRATZARRIREN II. BILTZARRA, BILBON
Etorkizuna gazteona lelopean, II. Biltzarra egingo du asteburuan Bilbon Iratzarrik, Aralarren gazte erakundeak. Arrupe etxean egingo dute. 15 eskualdetan egin dituzten bileren ekarpenekin osatu dute biltzarrean eztabaidatako dituzten hitzaldiak. «Bakea lortzeko aukera dugun honetan, gazteon konpromisoa ezinbestekoa da», esan zuen Markel Ganboa Iratzarriko kideak atzo, agerraldian. Gazteen parte-hartzea eskatu zuen, «etorkizuna gazteona delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu