MUNDUA

Iraungitze Legea Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Uruguain Justizia Gorte Gorenak

Bost tupamaru gerrillariren hilketaren auziko erabakiarekin, urte eta erdian lege horren aurka egiten duten hirugarren aldia da.

2011ko otsailaren 11
17:38
Entzun
Uruguaiko Justizia Gorte Gorenak ebatzi duenez, herrialde horretako Iraungitze Legea Konstituzioaren aurkakoa da. Lege horrek 1973 eta 1985 bitartean izan ziren estatu-krimenak zigorrik gabe utzi zituen, baina azken urte eta erdian jada hiru auzitan egin dute bere aurka.

Gaurkoan 1974an hil zituzten bost tupamaru gerrillariren hilketen auzian hartu du erabakia Gorte Gorenak. Atxilotu egin zituzten, eta Argentinara eraman zituzten; han hil zituzten gaur epaileek ebatzi dutenez. Auzi hori Soca-ko fusilatuen auzia moduan da ezaguna, herri horretan gertatu zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.