Ireki dute Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga A-8an eta A-63an, eta autoilarak gutxitzen ari dira

Bi noranzkoetan egon da trafikoa etenda Jaka Horien protestengatik, eta sei kilometroko auto ilarak eratu dira Baionarako bidean.

Jaka Horiek A-8a eta A-63a moztu dituzte, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko abenduaren 1a
07:14
Entzun

Trafiko eragozpen handiak eragin ditu Jaka Horien protestak A-8 eta A-63 autobideetan. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan bidea itxi dute bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak sortu dira. Baionarako bidean, sei kilometro luze izatera iritsi dira ilarak, Eusko Jaurlaritzaren arabera. 17:30ak inguruan ireki dute bidea, eta autoilarak murrizten hasi dira, pixkanaka.

Irungo bidesaritik GI-636 errepidera bideratu dute zirkulazioa autobidea itxita egon den denboran. Eragozpenek N-121 errepideari ere eragin diote, Irun inguruan.

A-63an, Biarritz pareko ordainlekuan ere pilaketak sortu dituzte Jaka Horien protestek, eta Donobane Lohitzuneko irteeretan trafikoa itota egon da.

Azken asteetan, hainbat bide garrantzitsu itxi dituzte Jaka Horiek Lapurdin eta Frantziako hainbat hirigunetan. Erregaia garestitzearen kontra mobilizatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.