Iribas kontseilariak argi erran du ez dela deus aldatuko
«Ez da deus aldatuko», erran du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek hezkuntzako hirugarren greba egunaren harira. «Bertze greba egun bat bertzerik ez da izan, eta aurretik ere elkarrizketarako prest ginen», adierazi du.Aitortu du bi ordu gehiago lan eginda irakasleek aurrerantzean esfortzu handiagoa egin beharko dutela, baina azken egunotako diskurtsoari eutsi dio Iribasek: nabarmendu du Madrilek ezarritako hainbat neurri «derrigorrean» bete egin behar dituela Nafarroako Gobernuak, nahiz eta gero auzitara jo. Espainiako Gobernuaren dekretuari ezin zaiola intsumisiorik egin adierazi du, nahiz eta Nafarroako Gobernuari eskumena aitortu dion auzitara jotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu