"Hitza, errespetua, sufritzen dutenekiko elkartasuna eta ezberdin pentsatzen dutenen arteko elkarrizketa" babestu ditu Iribasek edozein eztabaida konpontzeko. Beharrezkotzat jo ditu horiek guztiak, "haitzulo garaietako baliabideetara jo beharrik izan gabe".
Azaldu duenez, "drama eta terrorismoaren tragedia" barneratua du Nafarroako Gobernuak hezkuntza edukietan; ikasle nahiz irakasleek dute horretarako sarbidea. Gainera, jakinarazi du Relatos de plomo (Berunezko kontaketak) liburuaren bigarren alea prestatzen ari direla. ETAren biktimen 25 elkarrizketa eta 190 eraso edo hilketaren pasarteak biltzen ditu, besteak beste.
"Napoleonek esan zuen bezala, bere historia ezagutzen ez duena hori errepikatzera kondenatuta dago; uste dugu terrorismoaren historia ezagutu beharrekoa dela, erabateko ezagutzarekin arbuiatu ahal izateko eta, batez ere, aniztasunean elkarbizitzaren balioak indartzeko".