Heziketa Zibiko eta Konstituzionala ikasgai iragarri berria zalantzan jarri du Jose Iribasek, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Esan du «sakon» aztertu behar dela balioak irakasteko ikasgai bat behar ote den; proposatu du beste ikasgaietan lantzea, zehar lerro gisa. Hartara beste ikasgaietarako denbora gehiago izango litzatekeela nabarmendu du kontseilariak. Nolanahi ere, ados azaldu da Herritartasunerako Hezkuntza kentzearekin. «Familiei ezin zaie kendu seme-alabak eurek nahi duten balioetan hezteko eskubidea». Hala, eskatu du ikasgai berrian ez sartzeko «eztabaidarako edukirik eta familietan eman beharreko baliorik».
Bilduk «zalantza» agertu du ikasgai berriaz, eta susmoa agertu du ez ote den eskuina «baretzeko». Bakartxo Ruiz Nafarroako parlamentariak eskatu du «doktrinamendurik» ez dezala izan.
Iribasek auzitan jarri du ikasgai berria, gai horiek zeharka landu daitezkeela esanda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu