Martxoak 8. Emakumeen Eguna

Irisarriko hiltzaileak «buruko arazoak» ditu, psikiatren ustez

Emaztea eta amaginarreba hil zituen azaroan; epaileak hilaren 25ean jakinaraziko du epaia

Erreadakzioa
Baiona
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Paueko Helegite Auzitegiko Instrukzio Ganberak 2009ko azaroan Irisarrin (Nafarroa Beherea) gertatu bi emazteen hilketa epaitzeari ekin dio, eta psikiatrek jakinarazi dute auzipetua ez dela bere ekintzen erantzule. Jean Pierre Martinezek emaztea eta amaginarreba hil zituen azaroaren 8tik 9rako gauean. 63 urteko gizon horrek emaztea hartu zuen lehenik, eta lepoa tinkatuz hil arte ito zuen. Gero, emaztearen amarengana joan zen. Elbarritua izanik, ohean zegoen, eta ez zuen defenditzeko paradarik ukan.

Auzipetuaren osasun azterketa egin ondoren, psikiatra guztiek nabarmendu dute auzipetua ez dela bere ekintzen jabe. «Bi gizon sartu ziren etxean ni pozoitzeko asmoz, eta lepotik hartu nuen bat, defenditzeko», adierazi zion Poliziari. Psikiatrek azaldu dute hiltzaileak arazo psikologiko sakonak zituela aspalditik. Izan ere, azken 30 urteetan pozoituko zuten beldurrez bizi izan dela erran dute. Egun horietan AH1N1 gripearen aurkako txertoa eman zioten. Eritasunak eraginik, pozoitu zuela pentsatu eta bere burua defenditzen saiatu zela diote psikiatrek. Horregatik nabarmendu dute biziki arriskutsua dela baina ez dela bere ekintzen jabe. Epaileak adierazi du martxoaren 25ean jakinaraziko duela ebazpena.

Gasteizen, berriz, 24 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Atzo goizaldean izan zen erasoa, 05:45 inguruan. Biktimak berak deitu zuen Ertzaintzara, zer gertatu zen azaltzeko. Antza, bikotekide izandakoek eztabaida gogorra izan zuten, eta orduan izan zen erasoa. Biktimak ubelduak zituen aurpegian, eta zauriak eskuetan. Hala, osasun etxera eraman zuten. Gizona Gasteizko autobus geltokian atxilotu zuten, handik gutxira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.