Besta giroan egin diote gaur ongi etorria Emakumeen Mundu Martxari, Tafallan. Kalejira eta hamaiketakoa egin dituzte, bertzeak bertze. Jende andanak egin du bat ekitaldiarekin.
Iritsi da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrira! Tafallan gaude, gaur Nafarroan zehar ibiliko gara. #EmakumeMartxa15pic.twitter.com/CrC7t4N59f
— Topatu.info (@topatuinfo) September 28, 2015
Iragan martxoaren 6an jarri zen martxan Emakumeen Mundu Martxa, Kurdistanen. Euskal Herrian, astebete inguru emango du. Gaur hasi, eta urriaren 4koa izanen da azken eguna; ekitaldi nagusiaren eta agurraren eguna, Bilbon. Galiziarako bidea hartuko du handik Emakumeen Mundu Martxak.
"Oso ekitaldi eferbeszentea da; bost urtetik behin ematen digu aukera bat egiteko, elkarrekin lan egiteko; sortzen diren dinamikak, gainera, ez dira mundu martxarekin amaitzen; lan horrek badu segida. Oso emozionala da; tokikoa global bilakatzen da, eta sortzen den lotura hori sentitzen dugu". Horixe nabarmendu zuen Saioa Iraola antolatzaileak martxari buruz Iruñean egindako aurkezpenean.