euskal herria

Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei babesa agertu diete Bilbon

Urtebeteko espetxe zigorra jarri diete Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Ziortza Aiensa eta Julen Orbeari.

Espetxeratze arriskuan dauden gazteei babesa agertzeko manifestazioa, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 19a
10:08
Entzun

BERRIA eta Gara egunkarietan argitaratutako gutun bat idazteagatik jarri diete zigorra; "terrorismoa goratu" izana egozten diete. Zigorra salatzeko, manifestazioa egin dute Bilbon, Unamuno plazatik abiatuta, gazteei babesa adierazteko.

Aste honetan egin duten agerraldian salatu dute hitza "kendu" nahi dietela. "Iritzi delitu baten aurrean gaude". Horrez gain, oroimenaren eta "kontakizun bakarraren" lehia ikusten dute neurriaren atzean: "Gatazkaren kontakizunak hitzez, kantuz, idatziz, txiokatuz eraikitzeko eskubidea ezabatu nahi digute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.