Hilberria

Irlandako lehen ministro ohi Albert Reynolds hil da

Bera izan zen Irlandako bake prozesuaren bultzatzaile nagusietako bat. 81 urterekin hil da.

2014ko abuztuaren 21a
11:31
Entzun

Alzheimerrak jota zegoen aspaldian Albert Reynolds, Irlandako lehen ministro ohia eta Fianna Fail alderdiko buru izandakoa. Ekonomian ere akordio garrantzitsu ugari lotu bazituen ere, bake prozesua abiatu zuen Downing Streeteko Akordioa sinatzeagatik egin zen ezagun Reynolds.

"Uste dut Albert Reynoldsek izugarrizko ausardia erakutsi zuela. Bakegilea zen", nabarmendu du Martin McGuinness lehen ministrordeak. Berti Ahernek, Irlandako gobernuburu ohiak, oinarrizkotzat jo du haren lana: "Downing Streeteko Akordiorik ezean, ez dut uste IRAk su-etenik aldarrikatuko zuenik".

Reynolds 1977an hatatu zuten lehen aldiz Fianna Fail ordezkatzeko Longford-Westemeath barrutian. Urte batzuk geroago, 1992an aukeratu zuten lehen ministro, Charles Haughey alderdikidea ordezkatuz. Bi urte egin zituen gobernuburu.

Gaur goizan eman du familiak haren heriotzaren berri. 81 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.