Urriaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak irrati lizentzien lehiaketako behin-behineko erabakia hartu zuen, eta onartu zituzten irratiei idatziz jakinarazi zien ebazpena. Erabaki hori, ordea, bertan behera utzi dute orain, eta lizentziak adjudikatu gabe utziko ditu gobernu sozialistak. Hala, egindako behin-behineko ebazpen hura baliorik gabe geldituko da, eta hurrengo gobernuak eman beharko ditu lizentziak.
2012. urtearen hasieran egin zuen Eusko Jaurlaritzak FMko 34 lizentzia emateko lehiaketa. Horietatik 11 euskara hutsezko irratientzat gorde zituzten: hiru Gasteizen, bi Bilbon, bi Donostian, bat Getxon, bat Durangon, bat Legazpin eta bat Beasainen. Behin-behineko ebazpenean, zortzi lizentzia Hamaika-Info7 proiektuarentzat izan ziren. Behin-behineko ebazpen horretan, lizentziarik gabe utzi zituzten Bilbo Hiria Irratia, Tastas eta Hala Bedi.
Proiektuak epea baino egun bat beranduago aurkezteagatik, lehiaketatik kanpo gelditu zen Madrilgo Cope irratia.