Komunikabideak

Irrati lizentzien banaketa aztergai BERRIAn

Asteburuetan erreportajeak eta elkarrizketak argitaratuko ditu egunkariko Komunikazioa orrian. Nafarroako Gobernuak aurten 44 irrati lizentzia banatuko ditu; Jaurlaritzak, 34.

2012ko martxoaren 16a
22:34
Entzun

Aurten, Nafarroako Gobernuak 44 irrati lizentzia banatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak, 34. Lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago jadanik, eta, gaiaren nondik norakoak aztertzeko asmoarekin, BERRIA egunkariak Komunikazioa orrian bihar hasi eta datozen asteburuetan erreportaje-elkarrizketa bat argitaratuko du, Irrati lizentziak Hego Euskal Herrian izenburuarekin.

Biharko erreportajean EAEn 1986tik indarrean dagoen dekretuak eta Nafarroan 1998tik dagoenak ekarritako ondorioak aztertuko ditu BERRIAk. Igandean, irrati lizentzien lehiaketa berriko xehetasunak azalduko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.