Irregulartasunak izan ziren, «zalantzarik gabe». Marguello auzia aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortutako batzordeari ebazpen proposamen bat egin dio presidenteak, Laura Garridok (PP), eta frogatutzat jo du Osakidetzan ez zutela legea bete. Haren esanetan, «monopolio bat» sortu zuten Gurutzetako Ospitaleko Kalitate arduradunari irabaziak sortzeko, eta horrek kalte egin zien diru funts publikoei. Proposamen horri zuzenketak egiteko aukera dute legebiltzarreko taldeek.
Iragan legegintzaldian, Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu zela, Osakidetzan ustez izandako irregulartasunak ikertzen aritu da legebiltzarra. Gurutzetan Kalitate arduradun zen orduan Juan Carlos Marguello, eta, salaketaren arabera, hainbat kontratu eman zizkioten haren inguruko enpresa bati, legea bete gabe. «Jokatzeko eredua» zen hori, Garridoren arabera, eta diru publikoan eragin zuen, «kontatzen zail» den neurri batean.
Irregulartasunak frogatutzat jo ditu 'Marguello auzia'-ri buruzko lehen ebazpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu