herri galdeketa

Irregulartasunak salatu dituzte zabor bilketaren gaineko galdeketan, Bergaran

Bergara Garbia plataformak emandako datuen arabera, 11.000 erroldatuetatik 4.843 joan dira botoa ematera, %41,7; joan direnetatik %98k baino gehiagok eman dute baiezkoa. EH BIlduk ez du babestu galdeketa, eta Bergara Zero Zabor taldeak abstentzioaren alde egin du.

2013ko azaroaren 11
15:17
Entzun

Hondakinak biltzeko atez ateko sistema jartzea edo organikoa jasotzeko bosgarren edukiontzi bat jartzea. Bi aukera horien artean bozkatu dute Bergaran botoa ematera joan diren herritarrek, %41,7k. Prozesua, baina, hasieratik izan da gorabeheratsua, EH BIlduk salatu duenez, eta ez du babestu, besteak beste, galdeketarako erabili beharreko errolda bera ez dakielako nondik atera den. Hori dela-eta Bergara Zero Zabor taldekoak saiatu dira asteburuan, bozketak iraun bitartean, begirale gisa egoten, baina ez diete utzi. Herritarrek galarazi dute sarrera.

Galdeketan gertatutakoa jaso dute, berriz, bideo batean. Sare sozialen bidez zabaldu duten bideoan erakutsi dituzte irregulartasunak: Bergaran erroldatuta egon gabe botoa eman ahal izan dute, nortasun agiririk erakutsi gabe ere bai, eta pertsona batek behin baino gehiagotan eman ahal izan du botoa.

Irregulartasunak erakusten dituen bideoa: [YouTube]http://youtu.be/3Oc4d6Chjhw[/YouTube]

Galdeketa "arrakastatsua"

Bergara Garbia plataformako kideek galdeketaren emaitzak nabarmendu dituzte, bai eta herritarren portaera ere: "Emaitza oso onak izan dira, kontuan hartuta EH BIlduk bozkatzera ez joateko deiak nahastu egin duela giroa", Jose Antonio Aperribai plataformako eledunaren arabera. "Argi dago bergararrak atez atekoaren kontra daudela", eta udalari eskatu dio emaitzak kontuan har ditzala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.