haurrak

Irrien Lagunak Kluba, abian

Euskara eta irria ardatz hartuta, ikuspegi hezitzailea izango du klubak. Eguerdian Bilbon egin du aurkezpena. Andoainen arratsaldean izan da ekitaldia, Martin Ugalde Kultur Parkeko aretoa lepo zela. BERRIA Taldeak, Katxiporreta pailazo taldeak eta Elkar-ek sortu dute. Webgunea eta 'Irria' aldizkaria izango ditu. Andoaingo ekitaldia zuzenean eman du Irrien Lagunek Klubak

2010eko azaroaren 18a
20:33
Entzun
Gaurtik aurrera martxan da Irrien Lagunak Kluba. Bilbon egin dute lehendabiziko aurkezpena, Kafe Antzokian, eguerdian. Arratsaldean beste bat egin du: Andoainen, zazpietatik aurrera Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian; dena bete da. BERRIA Taldeak, Katxiporreta pailazo taldeak eta Elkar-ek sortu dute kluba. Bilboko aurkezpenean izan dira, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, eta arratsaldekoan ere badira.

Euskara eta irria oinarri hartuta, ikuspegi hezitzailea izango du klubak, eta Euskal Herriko haurrak, gurasoak eta hezitzaileak bildu nahi ditu.

=bWebgunea eta 'Irria' aldizkaria=b

Klub berriarekin batera, irrienlagunak.com webgunea eta Irria aldizkaria ere sortuko ditu.

Aldizkaria hilerokoa izango da, koloretan eta 44 orrialdekoa, puntako idazleen, marrazkilarien eta bertsolarien lanekin. 0 zenbakian ehun mila ale atera ditu klubak. Irria-k helburu didaktikoa ere izango du; "ondo pasatuz, bizikidetzari, elkartasunari, osasunari, historiari, kulturari eta naturari buruzko kontuak zabaltzea haurren artean".

Klubeko pertsonaien abenturak, haurrentzako jokoak, bertsolaritzarekin lotutako kontuak eta beste hainbat atal izango ditu aldizkariak.

Kioskoan salduko da, baina harpidedunek etxean bertan jasoko dute, merkeago -urte osoko kuota, 45 euro-, eta hainbat abantaila eskuratuz.

Webguneak -bihartik martxan- haurren, gurasoen, eskolaren eta klubaren arteko eguneroko harremana bermatu nahi du. Atarian izena emanda, klubeko kide bihurtzen da haurra, eta klubeko kide izateagatik lehen oparia jasoko du etxean. Weba etengabe eguneratuko dute, eta hainbat atal izango ditu: Irria Telebista, pertsonaiak, aldizkaria,agenda, zorion agurrak, kide bakoitzaren txokoa...

Mantangorri BERRIAren haur gehigarriak astero orrialde bat eskainiko dio Irrien Lagunak Klubari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.