GIZARTEA

Irrizaleei eskerrak

Urte hauetan laguntza eman dieten udal, ikastetxe eta enpresei esker ona azaldu nahi izan die Irrien Lagunak Elkarteak, eta elkarlanean jarraitzeko beharra nabarmendu du. [Youtube]http://youtu.be/JYddIaONQxE[/Youtube]

ainara arratibel gascon
2014ko otsailaren 20a
16:17
Entzun

Hirurogehi ikastetxek, udalek eta enpresek Irrizale izendapena jaso dute, Irrien Lagunak proiektuari urte hauetan emandako babesagatik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoak eskerrak eman dizkie, eta ezinbestekotzat jo du haiekin duten elkarlana. “Denen arteko elkarlana ezinbestekoa da, aurrera begira dauzkagun ilusioak, ametsak eta proiektuak bete ahal izateko”. Elkarlan horren helburua argia da: “Euskara gizarte balioekin lotu nahi dugu: elkartasunarekin, berdintasunarekin, auzolanarekin, hirigintzarekin...”.

Izendapena jaso dutenek proiektuak urte hauetan izandako ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute. Denek nabarmendu dute egitasmoak umeei irribarrea eragiteko, euskara sustatzeko eta gizarte balioak zabaltzeko egindako lana. Eskertuta azaldu dira izendapenagatik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.