Irtenbide negoziatuaren alde azaldu da FSM

Munduko erakunde sindikalak alderdien arteko elkarrizketak hasteko eskatu du, gatazka konpontzeko

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
FSM Munduko Federazio Sindikalak sostengua adierazi die «Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzera bideratutako urrats guztiei», Atenasen (Grezia) egin duen biltzarrean, eta zabaltzen ari den «agertoki berriak» alderdi guztien arteko «elkarrizketa eta negoziazioa» bultzatu beharko lukeela esan du, «gatazka politikoa konpondu ahal izateko».

Espainiako Gobernuari ere eskaera zuzena egin dio FSMk: «Bake prozesuarekin konprometitu dadila, horretara bideratutako urrats guztiak eginez».

«Orain, beharrezkoa da ezker abertzalea legeztatzea, giza eskubide guztiak eta eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, eta elkarrizketa eta negoziazio prozesuan alderdi guztiak engaiatzea», dio FSMren deklarazioak. Munduko federazio horretako kidea da LAB sindikatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.