Irtenbideren bat aurkitzeko eskatu diote bizkartzainek Fernandez Diazi

3.000 bizkartzain lanik gabe geratu direla, eta «alde batera» ez uzteko eskatu dute EAEko eta Nafarroako elkarteek

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
EAEko eta Nafarroako bizkartzainen elkarteak emandako hitza betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, ETAk jardun armatua utziko zuela iragarri ostean, bizkartzaina kendu zieten politikari eta enpresari askori. Bizkartzainen elkarteen arabera, 3.000 inguru geratu ziren lanik gabe. Espainiako Gobernuak bestelako lanetara —espetxeak edo eraikin publikoak zaintzera— bideratuko zituela esan zuen orduan, baina elkarte horiek salatu dute «alde batera» geratzeko arriskua dutela.

Bizkartzainen elkarteko Santiago Fontellak adierazi du gutxi izango direla lanpostu horiek beteko dituztenak, eta gehienak «alde batera» geratuko direla. Zaintzarako lanpostu horiek enpresa pribatuen esku daude, eta Fontellak salatu du haiek «nahi bezala» beteko dituztela lanpostu horiek: «Berriz ere, enpresen, administrazioaren eta sindikatuen arteko jokoaren biktimak izango gara bizkartzainak». Horregatik, bizkartzainen egoerari irtenbideren bat aurkitzeko eskatu diote Espainiako Barne Ministerioari.

Guardi Zibila babestera

Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren zuzendaria Altsasun izan da, han diren guardia zibilei babesa emateko asmoz. Aurreko asteburuan Ospa eguna egin zuten Altsasun, Guardia Zibila handik joan dadila eskatzeko. Atzo goizean egin zuen bisita Fernandez de Mesak, eta «ingurune zail horretan» Guardia Zibilak egiten duen «beharrezko lana» aldarrikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.