Arkeologia

Iruña-Veleiako aztarnategian III.mendeko kalbario bat eta erromatarren garaiko multzo kriptografiko bat aurkitu dituzte

Iruña-Veleiako aztarnategian (Araba) III. mendeko kalbario bat, "munduko zaharrena, eta erromatar garaiko multzo kriptografiko bat, "munduko garrantzitsuenetakoa" aurkitu dituzte gaur. Orotara, III. mendeko 270 idazki eta irudi dira. Joan den udan aurkitu zituzten aztarnak eta urtebetez horiek aztertzen aritu ostean gaur aurkeztu dituzte. Aztarnategiko arduradunek adierazi dute aurkikuntzak ez duela munduan parekorik.

2006ko ekainaren 8a
20:01
Entzun
Erromatarren garaiko aztarna garrantzitsuak aurkitu dituzte;"erromatar kulturako garrantzitsuenetakoak", azpimarratu dute. Horien artean, orain arte ezagutzen den kalbarioaren (Jesusen gurutze bidearen) irudikapenik zaharrena antzeman dute.

Dirudienez, besteak beste, aurkikuntza honi esker ondoriozta daiteke kristautasuna orain arte pentsatzen zena baino bi mende lehenago iritsi zen Euskal Herrira.

"Epigrafe-multzo garrantzitsuenetakoa da Veleiakoa, Ponpeian, Erroman eta Vindolandan (Ingalaterrako iparraldean) agertu direnen parekoa", gaineratu dute arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.