IRUDIA. ARAMAIO. AHT, Bolinburu errekaren gainetik
AHTren obrak egiteko Aramaioko Bolinburu erreka (Araba) -argazkian, inguruak- txikitu dutela salatu du Aramaio Zainduz taldeak, Uraren Euskal Agentziaren aurrean. Bolinburu erreka legez babestua dagoela jakinarazi dute. Bestetik, Durangoko (Bizkaia) udaletxean atzo egitekoa zen desjabetze aktak sinatzeko ekitaldia bertan behera gelditu zen. Akatsak antzeman dituzte lurren neurketetan, eta errepikatu egin beharko dituzte, Adif Tren azpiegituren administrazioak jakitera eman duenez. Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak arratsaldean deitua zuen elkarretaratzea bertan behera gelditu zen, baina eguerdian manifestaldia egin zuten Durangon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu