IRUDIA. AZPEITIA. Hurkoen omenaldia
ETAk hil zuen lekuan egin zioten atzo omenaldia Inazio Uria enpresariari. Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean eta haren enpresatik metro gutxira elkartu ziren senide eta lagunak. Uriaren heriotzak eragindako «mina» adierazi eta haren memoria aldarrikatu nahi zuten. Asteazkenero elkartuko dira han, gutxienez Eguberriak pasatu arte. Atzo, jasotako babesa eskertu zioten Uriaren senideek euskal gizarte osoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu