IRUDIA. Gobernuak Chivite omendu du
PSNko idazkari nagusi eta Madrilen senatari izandako Carlos Chivite omen du Nafarroako Gobernuak. Miguel Sanz Nafarroako gobernuburuak, Javier Rojo Espainiako Senatuko lehendakariak, Adolfo Navascues Cintruenigoko alkateak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak gidatu dute ekitaldia, eta plaka bat eman diete Chiviteren emazte Isabel Cordoni eta haren alabei Lorena eta Leyre Chiviteri. Chivite joan den martxoaren 31n hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu