Irudia. Pasaia. Transatlantikoa pasaiako portuan
Jarduera turistikoa berreskuratu du asteon Pasaiako portuak (Gipuzkoa); Azamara Journey izeneko itsasontzia iritsi zen herenegun portura, eta atzo atera. 181 metroko luzera du ontziak, eta 700 pertsona ari dira bertan bidaiatzen. Pasaiako Portu Agintzaritzako lehendakari Lucio Hernandoren aburuz, «oso garrantzitsua» izan da bisita Pasaiarentzat; espero du gisa horretako itsasontzi gehiago iristea portura. Oraingoz, beste bat etorriko da igandean: Adonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu