Kabi-Alai elkarteko korporazioak irakurritako pregoiarekin eta jaurtitako txupinazoarekin hasi dira inauteriak Tolosan (Gipuzkoa). Ez ohiko udalbatzak hartu du gaur udaletxea, eta festarako gonbidapena egin dute beste ezeren gainetik. Txilabekin jantzitako jende andanak pozik hartu du festaren hasiera, eta segituan zabaldu da inauteri giroa Tolosako bazterretara, besteak beste, txarangen musikaren bidez.
Bihar, Ostiral Mehez zezen-festa izango da 16:30ean hasita zezen plazan, eta 22:45ean Arpegi Taldearen eskutik jaialdia Leidor aretoan. Nolanahi ere, igandean, Zaldunita egunez, egingo du berriro eztanda inauteriak Tolosan, astearte edo Asteartita arte.
Tolosan ez ezik, Euskal Herriko leku ugaritan ospatuko dira egunotan inauteriak, batik bat, asteburuan.
Irudimena lehertu da Tolosan
Kabi-Alai elkarteko korporazioak txupinazoa jaurtita hasi dituzte "ofizialki" inauteriak, Ostegun Gizenean. Tolosan (Gipuzkoa) ez ezik, beste hainbat lekutan ospatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu