Iruñeako San Jorge etorbidean dagoen etxebizitzako jabeek, AHTren geltoki berriaren plan sektoriala geratzea lortu dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aginduz. Erabakiak 9 familia bizi diren euren lursailean izango du eragina soilik. Planaren hasierako proiektuan, ez zen proiektuak euren lursailean eragingo zuenik adierazten, eta proiektu berria egin zutenean, ez zuten alegazioak sartzeko modurik izan etxeko jabeek.
Sergio Gómez etxejabeen abokatuak adierazi duenez, plana urtarrilaren 18an onartu zuen Nafarroako Gobernuak eta orduan "etxearen gainetik pasako zen bide bat sartu zuten planoan". Baina, ez zuten horren berririk izan.
Epaitegiak hartu duen neurria kautelazkoa da.
inguruMENA
Iruñeako etxejabe batzuek AHTa bere lursailetik pasatzeko plana geratzea lortu dute, epailearen aginduz
9 familia bizi dira etxebizitzan. Planaren hasierako proiektuan ez zen euren lursailean eragingo zuenik adierazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu