Gizartea

Iruñean gaztetxo bat oso larri dago meningitisagatik

2007ko azaroaren 15a
16:32
Entzun
14 urteko iruñear mutil bat oso larri dago Iruñeko erietxe batean meningitisagatik, "sepsis azkarraren" ondorioz, Nafarroako Gobernuak esan duenez. Ez du adierazi nongoa den gaixoa.

Gaztetxoa atzo arratsaldean sartu zuten Zainketa Intentsiboen Unitatean. Harrezkero egoera "egonkorragoan" dagoela diote medikuek, "baina oso larri jarraitzen du".

Gobernuak jakinarazi du mutilarekin gertuko harremana izan duten pertsonekin ohiko osasun neurriak hartu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.