Iruñeko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat ( J.C.B.R.) atxilotu du gaur, ustez bikotekidea jo egin duelako. Goizeko hamabi eta erdietan Iruñeko parte zaharreko bizilagun batek Udaltzaingoari deitu dio, eraso baten berri emateko. Udaltzainak etxera azaldu direnean, emakumeak hainbat zauri zituela ikusi dute: besoetan, aurpegian eta hanketan.
Biktimak udaltzainei adierazi die bikotekideak sei urte daramatzala bera jotzen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Iruñean gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu