Gizartea

Iruñean Sanferminetako Museoa egiteko 24 milioi euro erabiliko dituzte

Udalak eta Nafarroako Gobernuak 2011n zabaldu nahi dute, zezen-plaza ondoan. Gaur sinatu dute akordioa.

2009ko otsailaren 12a
20:18
Entzun
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak -biak UPNren esku- aurreko bi legealditan ere aipatu izan zuten, eta orain berriro atera dute mahai gainera: Iruñeko Sanferminetako Museoaren proiektua. Gaur, akordioa sinatu eta datuak eman dituzte: 2011n ireki nahi dute, aurten hasiko lirateke lanetan, egitasmoak 24 milioi euroko aurrekontua izango du eta hiriko zezen-plaza ondoan egongo da museoa -suhiltzaileen parkean, horiek beste leku batera joango direla medio-.

Gobernuak jarriko du, batik bat, dirua: hogei milioi euro. Museo barruko diseinua, ordea, Udalak egingo du; entzierroetako-eta argazkiak jarri nahi ditu, sanferminetako historiako pasarteak, bideoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.