MEMORIA

Iruñeko alkatea German Rodriguezen omenaldian izango da lehen aldiz

Uztailaren 8an egin ohi diote urtero omenaldia. 1978ko sanferminetan zezen plazan izandako liskar handien ondoren hil zuten. Urtero egun horretan egiten diote omenaldia Orreaga etorbidean.

German Rodriguezen aldeko omenaldia, iazko sanferminetan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 19a
16:15
Entzun

Joseba Asiron Iruñeko alkatea German Rodriguezen omenaldian izango da uztailaren 8an; hala, Iruñeko alkate batek omenaldi horretan parte hartzen duen lehen aldia izango da.

Sanferminak ziren, festetako hirugarren eguna, eta, zezen plazan izandako liskar handien ondoren, tiroz hil zuten, Orreaga etorbidean. Liga Iraultzaile Komunistako (LKI) kidea zen, eta 23 urte zituen hil zutenean.

"Bada garaia Iruñeko Udalak eta alkateak ekitaldi horretan presentzia izateko", adierazi du Asironek. Halaber, salatu du "akusaziorik eta zigorturik gabeko krimena" dela Rodriguezena. Gogorarazi du kanpainan esan zuela memoriaren eta erreparazioaren beharra, eta horri jarraituz parte hartuko du uztailaren 8ko ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.