Iruñeko Arantzadiko baratzeetan berriro haziak erein eta jatekoak hiriburuko jangela sozialei eman. Hori zuten asmoa, eta horretarako sartu ziren, larunbatean, Aldaia etxean. Auzolanean baratzeak martxan jartzeko. Baina Iruñeko udaltzainek kalera bota zituzten atzo (hemen argazkiak).
Arantzadiko baratzeak Iruñea erdialdean daude, eta aspaldidanik funtzio hori izan dute, baina udalak parke bat egin nahi du bertan, eta baratzeak izan ziren lekuan baratzeen interpretaziorako museo bat eraiki nahi du. Lurrak desjabetu ere egin zituen horretarako.
Arantzadi Auzolanean taldea proiektu horren aurka eta baratzeak mantentzearen alde sortu zen. Larunbatean Aldaia etxean sartu zirenetik, udaltzainekin tira-birak izan dituzte. Aitzurrak errekisatu dizkietela eta sasiak ebakitzeari ez uzteagatik desobedientzia leporatu dietela azaldu dute. Atzo, azkenean, udaltzainek kalera bota zituzten Aldaian lanean ari ziren lagunak.