Askatasuna erakundeak jakinarazi zuenez, atzo goizean Iruñean Arrosadia auzoko festetan foruzaingoak eta udaltzainek jai gunean zeuden gazteen kontra egin zuten, pilotakadaz eta borrak erabiliz, eta hainbat lagun zauritu egin zituzten. Gazteetako batek hiru pilotakada jaso zituen. Gutxienez, zortzi zauritu ospitalera joan ziren eta salaketa aurkezteko dutela esan dute.
"Aitzakia, pankarta eta kartel batzuk kentzea izan zen. Horren aurrean, gazte batzuk poliziengana joan ziren ea zer gertatzen zen galdetzera. Inolako azalpenik eman gabe, foruzaingoek bortizki kargatu zuten, pilotak jaurtitzen eta borrak erabiltzen. Gazteek ez zuten ezer bota, ezta probokatu ere", esan du Askatasunak.
Une hartan 30 gazte inguru zeuden jai gunean, eta poliziek sakabanatu egin zituzten. Atarrabiako gazte bat atxilotu zuten. Aske geratu zen geroago, "baina atxilotzean borrekin jo zuten".
Atzo arratsaldean bertan, Arrosadian elkarretaratzea egin zuten polizien erasoa salatzeko.
Askatasunak ere salatu du. "UPNk bere esku dauden tresna guztiak erabiltzen ditu herri mugimendua eta herriko edozein adierazpen erasotzeko". Horrelako erasoekin, "inoiz baino beharrezkoagoa da Nafarroan eta Iruñean aldaketa politikoa". Marko "demokratiko berriaren" beharra ere azpimarratu du Askatasunak.
Argazkian, pilotakadak jaso zituen gaztea.
Iruñeko auzo bateko festetan hainbat lagun zauritu dira polizien erasoaren ondorioz
Arrosadiako jai gunean pilotakadak eta borrak erabili zituzten udaltzainek eta foruzainek, pankarta eta kartel batzuk kendu nahi zituztela "aitzakia" hartuta, Askatasunak salatu duenez. Gutxienez, zortzi zauritu ospitalera joan ziren. Haietako batek hiru pilotakada jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu