Sanferminak

Iruñeko entzierroetan zauritutakoen artetik bakarra dago ospitalean

48 urteko iruñearra da hura. Kolpeen edota adarkaden ondorioz hamabost lagun ingresatu zituzten.

2007ko uztailaren 23a
12:50
Entzun
Iruñeko sanferminetan izandako zortzi entzierroetan kolpeen edota zezenen adarkaden ondorioz hamabost lagun ingresatu zituzten ospitaleetan, eta gaur haietatik bakarrak segitzen du hala. Medikuek esan dute hobera egiten ari dela.

Iruñearra da hura: J.A.J., 48 urtekoa. Uztailaren 12an zauritu zen, Universal zezenaren adarkadaz. Ordukoa izan zen entzierrorik arriskutsuena: zazpi lagun zaurtitu ziren adarkadaz. Sei minutu eta bederatzi segundo iraun zuen.

Azkeneko orduetan medikuek beste bi senda-agiri eman dituzte: 23 urteko mexikarrari (R.E.A.; Estafetan harrapatu zuen zezenak 12an) larunbatean eman zioten, eta gaur 31 urteko zildoztarrari (Nafarroa; O.M.M.; 11n zauritu zen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.