36 urteko gizonezko bat zauritu da goizean Iruñean, bere etxean izandako leherketa baten ondorioz. Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, hainbat erredura ditu zaurituak, baina bere kabuz irten ahal izan du etxetik.
Arrotxapea auzoko Nafarroako Margarita plazako 9. atarian, 5. pisuan, gertatu da leherketa, 11:25 aldera. Eztandaren ondorioz zenbait holtz erori dira, eta, kalte handiak jasan ditu etxebizitzan. Lehendabiziko ikerketen arabera, gas bonbonarekin ari zela leherketa zaurituak berak eragin duela uste du Poliziak.
Ezbeharra
Iruñeko etxebizitza batean leherketa bat izan, eta gizon bat zauritu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu