Gaztetxeko iturriek azaldu dutenez, Espainiako Poliziak, eta, batik bat, udaltzainek eraman dute aurrera operazioa. Hain zuzen ere, auzoko biztanle batek gaztetxeko kideei jatekoa eraman dien unea baliatu dute barrura sartzeko eta jendea kanpora ateratzeko. Guztira, 40-50bat udaltzainek parte hartu dute operazioan, eta, gainera, Espainiako Poliziak hurbiletik jarraitu ditu gertakari guztiak bideoan grabatuz. Besteak beste, gaztetxekoei elkartasuna adiraztera balkoietara atera diren bizilagunak grabatu dituzte.
Udaltzainak gaztetxe barrura jendea ateratzera sartu direnean, gazteetako bat teilatu gainera igo da. Garabi moduko bat erabiliz jaitsi dute udaltzainek; teilatuan inolako loturarik gabe zegoela, gas negarrarazleak botako zizkiotela egin diote mehatxu.
Larunbatean, manifestazioa amaitu eta gero okupatu zuten gazteek Jeus eta Maria eliza ohia. Halaber, Mendillorriko jauregia eta Arrotxapeako lantegi bat okupatu zituzten. Mendillorriko jauregia—Jesus eta Maria eliza ohia bezala— Udalaren jabetzakoa da, eta hura ere hustera joan dira gaur udaltzainak. Nolanahi ere, goizeko zazpiak aldera agertu direnean, dagoeneko ez zegoen inor barruan. Dena den, inguruan zeuden lau bat gazte atxilotu dituzte, haietako batzuk adingabekoak.
Arrotxapeako lantegia eta larunbatean zortzi Iturrama auzoan okupatutako lokala, berriz, jabetza pribatukoak dira. Ondorioz, jabeek jarri behar dute salaketa hustu ahal izateko.
Informazio gehiago Euskal Jai gaztetxearen web orrian.
Gaztetxeak
Iruñeko gaztetxe berria hustu du Poliziak
Larunbat arratsean gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsua egin zen Iruñean, eta, ondoren, hainbat gaztek egun Udalarena den Jeus eta Maria eliza ohia okupatu zuten eta Iruñeko gaztetxe berria dela aldarrikatu zuten. Atzo, lasai pasa zuten eguna, baina gaur goizean, 08:15 aldera, Poliziak inguratu du, eta barruan zeuden guztiak atera dituzte. 27 bat lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu