gaztetxeak

Iruñeko gaztetxeari argindarra kentzen hasi dira

Gaur goizean jakin dute Iruñeko Euskal Jai gaztetxeko kideek gaur bertan argindarra kenduko zietela. Langileak horretara joan direnean gaztetxeko kide batzuk eraikinaren teilatura igo dira, ordea, eta handik ura bota diete langileei. Beraz, argindarra mozteari utzi egin behar izan diote langileek. Horrela, mementuz behintzat argindarrarekin jarraitzen dute Euskal Jai gaztetxean.

2004ko uztailaren 19a
13:56
Entzun
Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen argindarra mozten hasi dira eguerdian. Gaztetxeko hainbat lagun teilatura igo dira eta langileei ura botatzea erabaki dute. Langileek segurtasun pertsonala bermatzeko, argindarra mozteari utzi egin behar izan diote, eta beraz, mementuz badute argindarra gaztetxean.

Horrez gain, egunero informazioa banatzeko jartzen duten mahaia jartzenez dietela utzi adierazi dute gaztetxeko kideek. Azaldu dutenez, mahaia jartzen ari zirela sei udaltzain agertu eta mahaia jartzea eragotzi diete.

Bestalde, egun hauetako batean gaztetxea desalojatu egingo dutela uste dute hango kideek,baina balizko desalojo horri aurre egiteko prest daudela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.