Javier Torrens Iruñeko PSNren udal bozeramaileak gaur esan du EAE-ANVk "hiriarentzat eta hiritarrentzat proposamen interesgarriak" egiten baditu, horiek onartu egingo dituela.
PSNk ez zuen gauza bera esan duela ia bi hilabete Iruñeko alkatea hautatu behar zen garaian. Izan ere, EAE-ANV prest azaldu zen Uxue Barkos Nafarroa Bairen alkategaiari bozka emateko, Yolanda Barcina UPNren burua alkatetzatik kentzeko, baina PSNk orduan ez zuen EAE-ANVrekin bat egiterik nahi izan. "Gauza bera diogu orain: ez genuke ANVrekin batera gobernatuko; baina beste kontu bat da haien proposamenak onartzea", adierazi du Torresek.
Iruñeko PSNren beste hiru zinegotzi sozialistek lagundu diote gaurko prentsaurrekoan hari: Maite Esporrin, Jorge Mori eta Eduardo Vall-ek.
UPNk hamahiru zinegotzi dauzka Iruñeko Udalean, Nafarroa Baik zortzi, PSNk lau eta EAE-ANVk bi.
Politika
Iruñeko PSNk EAE-ANVren proposamenak onartuko ditu, "hiriarentzat interesgarriak badira"
Sozialistak ekainean, aldiz, ez ziren prest azaldu ANVrekin bat egiteko Nafarroa Bairekin batera UPNri alkatetza kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu