Angel Blanco Egoskozabalek irabazi du aurten Iruñeko sanferminetako kartel lehiaketa, Udalak gaur jakinarazi duenez. Hainbat kartel jaso ostean, Udalak zortzi hautatu zituen eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dute. 9.782 lagunek eman dute botoa, iaz baino %53 gehiagok, eta Blancorenak %32,46ko babesa jaso du. Txupinazoaren unea jasotzen du haren kartelak. 4.500 euro jasoko ditu.
Donostiarra da Blanco eta Errenterian (Gipuzkoa) bizi da. 1990etik diseinatzaile grafiko lanetan ari da.
Bigarren La lavadora kartela geratu da, %16,06ko babesarekin.
Uztailaren 6tik 14ra artean izango dira Iruñeko sanferminak, ohi bezala.
Festak
Iruñeko sanferminetako kartel irabazlea, Angel Blancorena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu