Iruñeko Udalak azkenean baimena eman du larunbatean Alde Zaharreko Eguna ospatzeko

Goizean ez du eman, larunbata hausnarketa eguna delako. Eguerdian bi parteek egindako bileran konpondu dute arazoa.

2007ko maiatzaren 23a
18:01
Entzun
Iruñean larunbatean azkenean arazorik gabe egin ahal izango dute Alde Zaharraren Eguna. Gaur goizean egoera bestelakoa zen, baina, Udalak horretarako baimenik ez dielako eman, larunbata hauteskundeetako hausnarketa eguna izateagatik. Eguerdian bi parteek bilera egin dute eta hantxe konpondu dute arazoa.

Jaia herrikoia izaten da (bazkaria, fanfarreak, dantzariak, erraldoiak eta buruhandiak...), auzo "biziaren" aldekoa. Aurreko urteetan ere egin izan dute.

Azpeitian ere bai

Azpeitian (Gipuzkoa) larunbaterako bertarako presoen aldeko Elkartasun Eguna antolatuta dago -zazpigarren urtez- eta han ere Udalak hasiera batean ez zien baimenik eman, hausnarketa eguna izateagatik. Bi parteek bilerak egin dituzte azkeneko asteetan, hauteskunde batzordea ere bildu da, eta azkenean egin ahal izango dute Elkartasun Eguna, baimen denekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.