euskal presoak

Iruñeko Udalak diru laguntzak kenduko dizkie bi peñei, pankartetan presoei babesa erakutsi dietelakoan

Armonia Txantreana eta San Fermin dira udal dirurik gabe geratuko direnak. Udalak auzitara joko du.

2009ko uztailaren 28a
13:53
Entzun
Iruñeko sanferminetan bi peñek egin zituzten pankartak auzitegira eramango ditu hiriburuko Udaltzaingoak, euskal presoei babesa erakutsi eta ongietorria ematen zietelakoan. Epaia atera arte behintzat, Iruñeko Udalak diru laguntzak kenduko dizkie bi peña haiei.

Udaltzaingoak dio Armonia Txantreana eta San Fermin peñak direla laguntzarik gabe geratuko direnak.

Udalak gaitzespena agertu du "festetan terroristen aldeko mezuak zabaltzeagatik" eta diru laguntzen plana berrikusteko asmoa azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.