Iruñeko Jai Batzordeak Udalaren Kultura Saileko kide baten telefono deia jaso du, "San Fermin Txiki jaietarako eskatutako hitzarmeneko ekimen denak ukatu egin dizkiola jakinarazteko". Hau da, Udalak orain arte Jai Batzordearen ekitaldi batzuk lagundu egiten zituen; aurten ez. Ez die horren arrazoirik eman.
Batzordeak, "oraingoz, behintzat", ekimen horiek egiteko Udalaren baimena izan badu, baina datozen orduetan bilera egingo du, "egoerari aurre nola egin erabakitzeko". Ekitaldi mota horiez gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatzen ditu bere kasa.
Ostiralean hasiko dira San Fermin Txiki jaiak Iruñean, eta igandera arte iraungo dute.
Festak
Iruñeko Udalak San Fermin Txikietan ez du Jai Batzordearen ekimenik lagunduko
Orain arte laguntzen zituen. Ez die jarrera aldaketaren arrazoirik eman. Ostiralean hasiko dira jaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu