48 orduko epean bost lagun ingresatu dituzte Iruñeko erietxeetan meningitisa dutelakoan asteburu honetan, eta Maria Kutz Osasun kontseilariak gaur goizean baieztatu du horietatik lauri bakterio meningokozikoa atzeman dietela; hots, meningitis agerraldi bat dagoela baieztatu du.
Nafarroako Osasun Kontseilaritzako eta Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Amaren erietxeko arduradunek agertu dutenez, 14, 16, 19 eta 47 urteko lau emakumezko eta 80 urteko gizonezko bat dira ustez meningitsa dutenak. 14, 16 eta 47 urteko emakumezkoak eta 80 urteko gizona Bideko Amaren Erietxeko Arta Intentsiboko Gunean dauzkate ingresatuta; 19 urteko neska, berriz, Nafarroako Ospitalean dago Arreta Intentsiboko Gunean. Lau emakumeek onera egin dutela agertu du Kutz kontseilariak eta gizonezkoa "egonkor" dagoela.
Osasun arduradunek agertu dute bost gaixoek ez dutela elkarren artean harremanik, eta, beraz, ez dutela uste gaitza elkarri kutsatu diotenik. Hala ere,"nolabaiteko harreman espaziala" dagoela agertu dute, Atarrabiako bizilagunak baitira emakumeetako hiru, Burlatakoa laugarrena, eta Iruñeko Errotxapea auzokoa 80 urteko gizona.
Gaixoekin harremanetan izan diren 66 lagunek jaso dute gaitzari aurre egiteko tratamendua, haien senide eta lagunek. Besteak beste, Biurdana Institutuko hainbat ikaslek jasoko dute tratamendua han iksaten baitu gaixoetako batek.
Gizartea
Iruñerrian meningitis agerraldia gertatu dela baieztatu du Osasun kontseilariak
Gaitz hori dutelakoan ingresatutako bost lagunetatik lauri bakterio meningokozikoa atzeman diete. Bost lagun horiek -14, 16, 19 eta 47 urteko hiru emakume et a 80 urteko gizonezko bat- ez dute elkarren artean harremanik. Arta Intetsiboko Guneetan daude bostak, baina onera egiten ari dira. Gaixoekin harremanetan izan diren 66 lagunek gaitzari aurrea hartzeko tratamendua jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu