Osasuna

Iruñerriko meningitis agerraldian gaixotutako batek gaur jasoko du senda agiria

19 urteko neska bat da, eta duela zortzi egun ingresatu zuten Nafarroako Ospitaleko arta intentsiboko unitatean.

2008ko abenduaren 29a
14:50
Entzun
Azken egunotan Iruñerrain antzeman duten meningitis agerraldian gaixotutako sei lagunetako batek gaur jasoko du senda agiria. 19 urteko neska gazte bat da, Atarrabiakoa, eta duela zortzi egun ingresatu zuten Nafarroako Ospitaleko arta intentsiboen unitatean. Onera egin duela-eta arta intentsiboko unitatean barik gela arruntean egin ditu azken egunak.

Guztira sei lagun gaixotu dira meningitisarekin eta 19 urteko neska hori izan da senda agiria jasotzen lehena. Beste bostetatik bik -80 urteko gizonezko batek eta 14 urteko neska batek- arta intentsiboko gunean jarraitzen dute, baina onera egiten ari dira. Beste hirurak -16 eta 47 urteko bi emakumezko eta 3 urteko mutiko bat- gela arruntetan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.