Presoak

Iruin: "De Juanari argazkiak ateratzea ez da legez kanpokoa"

2007ko otsailaren 22a
16:06
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Epainiako Barne ministroak Iñaki de Juanaren abokatuei presoari argazkiak atera eta zabaltzea leporatu ondoren, jokabide hori ez dela legez kanpokoa ziurtatu du Iñigo Iruin abokatuak. "Ez dut haiekin [De Juanaren abokatuekin] hitzegiteko aukerarik izan, eta ez dakit egia den. Baina egia balitz ere ez da legez kanpoko ekintza bat, eta ezin da inola ere zigortu", esan du.

De Juanaren egoera larriaren berri ematen duten argazkiak haren abokatuek atera ziuztela ziurtatu zuen atzo Rubalcabak, Espainiako Senatuan. Halaber, jokabide hori medio, abokatuen kontrako neurriak iragarri zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.